GOMENDIOAK

Erria

Adaxka lehorrak

2023-10-02

Jokin Bergara Eguren, Iparrorratza bilduma, 2023

 

Oparotasun materiala eta kontsumo gizartea ezagutu dituen zibilizazioa enbor bat balitz, gaur egungo gizabereak azken adaxkak ginateke, adaxka lehorrak. Nahiz eta idortu, adaxkak badaki bizirauten, ordea, badaki bere burua babesteko mekanismoak aktibatzen eta klima bortitzagoetara egokitzen.

Liburuxka honek, krisi ekologikoaren gaineko analisi politiko eta sozialetik harago, ateak zabaldu nahi dizkio soilik lur kolektiboetan loratzen den itxaropenari. Izan ere, beren burua eta egoera ekonomikoa salbatuko dutelakoan, erraza da sektore sozial zabalek bide ekofaxista hautatzea; horrek bide laburra du, ordea.

Gogoeta soziologikoak, politikoak eta pertsonalak tartekatzen dira, betiere argi izpi batzuk eman nahian horren konplexua den mundu beti aldakor eta korapilatsuaren ulermenari.

Txalapartak eta Iratzar fundazioak elkarlanean argitaratzen duten Iparrorratza bildumaren 7. alea da hau.

Adaxka lehorrak liburua salgai: https://www.txalaparta.eus/es/libros/adaxka-lehorrak-iparrorratza-7