LIBURUAK

Ez dadin bizitza eten

Miren Arangurenek, Ainara Santamariak eta Monika Mendiberrik egungo zaintzaren-sistemaren hutsune, muga eta erronkak azaleratu dituzte. Egungo ereduak dituen mugak eta geruzak agertzean eta haren konplexutasuna ulertzean, lanen banaketa desorekatua gainditu eta bizitza erdigunean kokatuko duen gizarte antolaketa bat osatzeko bidean has gaitezke.


Adaxka lehorrak

Jokin Bergara soziologoak ariketa bat planteatzen du liburuxka honetan, kapitalismoari txiki geratu zaion munduan, aro horren agortzearen aurrean, zer bide zabaldu daitezkeen irudikatzen saiatzea. Talka ekosozialaren biharamun politikotik, krisi ekologikoaren gaineko analisi politiko eta sozialetik harago, ateak zabaldu nahi dizkio soilik lur kolektiboetan loratzen den itxaropenari.


Sortze berri bat

Emakumeen haurdunaldi, erditze eta erdiondoan osasun sistemako profesionalek emakumeari edota umeari ematen dioten tratu txarra da indarkeria obstetrikoa. Aldagai kultural, ekonomiko eta egiturazkoek eraikitzen dute, eta ondorio fisikoak eta psikologikoak eragiten ditu bai amarengan, bai umearengan.


Europa bezain zaharra

Europan barrena abiatu da Joxe Azurmendi filosofoa bere azken liburuan. Europako pentsamendu tradizioak aski ezagunak baititu idazleak, nazioa eta naziotasuna hartu ditu ardatz begirada beti gaurko eta etorkizuneko korapiloetan jarrita.


IKUSENTZUNEZKOAK

El salto

Benito Zambranok migratzaileen bidaiaren gordintasuna eta zailtasuna zintzoki islatzen dituen norabidea aurkezten du. Ikuspegi errealista eta apaingarririk gabekoa istorioa, pertsonaiak bultzatzen dituzten etsipena eta itxaropena azalduz. Zuzendariak migrazioaren konplexutasun emozionala eta migrazioa jasaten dutenen bizitzan dituen inpaktuak transmitituz.


Mrs. America

Telesail politikoa, botere-borroken eta borroka dialektikoen gainean eraikia eta historia aldatzeko gai diren iritzi-korronte bihurtzen diren narratibak nola idazten diren erakusten du. Nabarmentzekoa, protagonistek jaurtitzen dituzten mezuetatik harago, moral autoritarioaren gaitzespen hori ikusleari formaren bidez iristen zaio.


Negu hurbilak

2011. urtea da. Bere burua sasian gorde nahi du Jonek. hegoaldetik iparraldera pasatu zai dagoela, 2011ko ETAren armagabetzearen komunikatuaren berri iritsiko da irratiz. Ipar Euskal Herrirako bidean Zubietako herrirekin eta zubietarrekin egingo du topo. Itxaron, besterik ezin du egin Zubietan askatasun itxurako paisaien artean,  lainopean eta barruan bizi beharrean, leihotik, landa giroko herri txikiko eguneroko bizimodua nola pasatzen den ikusiz, egun eta gau luzeetan. Bakardadea ere zain.


D'argent et de sang

Frantziako karbonoaren gaineko zergaren iruzurra da istorioaren ardatza. Fabrice Arfik idatzitako izen bereko liburuan oinarrituta dago, ikerketa kazetariaren eleberri konplexua, hamabi ataleko telesail modura.


ARTEAK

Palestina

Komiki-kazetaritzaren ildoan aitzindaritzat jotzen da liburua: palestinarrek 1990eko urteetan bizi zuten egoera erretratatu zuen Joe Saccorenek eta orain, Julen Gabiriak komikia euskaratu eta Astiberri argitaletxeak plazaratu du.


Persepolis

Marjane Satrapi ilustratzaile irandarrak komikia honetan, Irango Iraultza islamikoa kontatzen du lehen pertsonan, garai hura bizi izan zuen haurraren begietatik, eta gero ere kontakizun autobiografikoarekin jarraitzen du, Europako ikasaldia, Iranera itzultzea eta abar deskribatuz.


Ni ez naiz Mikel Laboa

Unai Iturriaga eta Harkaitz Cano gidoilariek eta Joseba Larratxe ‘Josevisky’ marrazkilariak arauari itzuri egin diote Mikel Laboa heterodoxoari dagokionez, komiki-liburuan. Bere kantuak irudi bilakatu dute eta kontutan hartu dituzte Laboaren katarsirako gaitasuna, garai baten kronika, soiltasunaren apologia, surrealismoa, hizkuntzak eta generoak gainditzeko zeukan sena.


Hondamendia

Axut eta Artedrama antzerki konpainiek elkarlanean Zaldibarko zabortegiko artedrama sortu duten azken lana da. Pandemia, heriotza, drama, lana, luizia, mina, angustia, mugak, neurriak, grinak, maitasuna, sendia, inauteria. Harkaitz Canok eta Ximon Fuchsek elkarrekin idatzi dute testua eta Ander Lipus, Maite Larburu, Manex Fuchs, Ruth Guimera, Eneko Gil, Ane Sagüés eta Jon Ander Urresti. Dantzaria, irrati-esataria, Zaldibarko langileak, politikariak, enpresariak... gorpuztu dituzte antzeslana.