LIBURUAK

Las cien palabras de la geopolítica

Liburu honetan geopolitikara hurbilpen bat egiten da 100 hitzen definizioaren bitartez, arerioa, sarea, domeinua, iritzi publikoa, errepresioa, aldea globala… bezalako kontzeptuen azterketekin.


Globalizazioak eta Erdi Aro Berria

Jose Gabilondok alternatibak pentsatzeko, hainbat ideia albo batera utzi behar ditugula proposatzen digu, iraultzaren kontzeptua eta politika bakarraren ideia kasu.


El largo siglo XXI

Arrighiren iritziz, kapitalismoaren historia mende luzeen segiden historia da. Garai horietako bakoitzean, potentzia hegemoniko konkretuek espazio ekonomiko mundialaren kontrola ziurtatu dute, sare ekonomiko eta politiko propioak ehunduz.


Feminismoa % 99ren alde

Feminismo liberala sustatzen duten politika elitista eta korporatiboei aurre egiteko, feminismo ezkertiar, antikapitalista, antiarrazista eta ekosozialistatik pentsatutako hamaika tesi eta proposamen dakartza saiakerak.


IKUSENTZUNEZKOAK

El salto

Benito Zambranok migratzaileen bidaiaren gordintasuna eta zailtasuna zintzoki islatzen dituen norabidea aurkezten du. Ikuspegi errealista eta apaingarririk gabekoa istorioa, pertsonaiak bultzatzen dituzten etsipena eta itxaropena azalduz. Zuzendariak migrazioaren konplexutasun emozionala eta migrazioa jasaten dutenen bizitzan dituen inpaktuak transmitituz.


Mrs. America

Telesail politikoa, botere-borroken eta borroka dialektikoen gainean eraikia eta historia aldatzeko gai diren iritzi-korronte bihurtzen diren narratibak nola idazten diren erakusten du. Nabarmentzekoa, protagonistek jaurtitzen dituzten mezuetatik harago, moral autoritarioaren gaitzespen hori ikusleari formaren bidez iristen zaio.


Negu hurbilak

2011. urtea da. Bere burua sasian gorde nahi du Jonek. hegoaldetik iparraldera pasatu zai dagoela, 2011ko ETAren armagabetzearen komunikatuaren berri iritsiko da irratiz. Ipar Euskal Herrirako bidean Zubietako herrirekin eta zubietarrekin egingo du topo. Itxaron, besterik ezin du egin Zubietan askatasun itxurako paisaien artean,  lainopean eta barruan bizi beharrean, leihotik, landa giroko herri txikiko eguneroko bizimodua nola pasatzen den ikusiz, egun eta gau luzeetan. Bakardadea ere zain.


D'argent et de sang

Frantziako karbonoaren gaineko zergaren iruzurra da istorioaren ardatza. Fabrice Arfik idatzitako izen bereko liburuan oinarrituta dago, ikerketa kazetariaren eleberri konplexua, hamabi ataleko telesail modura.


ARTEAK

El pueblo es quien más ordena

Komiki honen orrialdeak Portugalen 1974ko apirilaren 25eko Iraultzaren aurreko eta ondorengo urteetan murgiltzen gaitu, José Novo, Estatuaren diktaduran Lisboako periferian hazi zen gaztearen bidez. Testigantzak eta fikzioa nahasten diren heinean musikak, liburuek, ideia klandestinoek eta askatasun nahiak bustitzen dituzte eleberria.


Palestina

Komiki-kazetaritzaren ildoan aitzindaritzat jotzen da liburua: palestinarrek 1990eko urteetan bizi zuten egoera erretratatu zuen Joe Saccorenek eta orain, Julen Gabiriak komikia euskaratu eta Astiberri argitaletxeak plazaratu du.


Persepolis

Marjane Satrapi ilustratzaile irandarrak komikia honetan, Irango Iraultza islamikoa kontatzen du lehen pertsonan, garai hura bizi izan zuen haurraren begietatik, eta gero ere kontakizun autobiografikoarekin jarraitzen du, Europako ikasaldia, Iranera itzultzea eta abar deskribatuz.


Ni ez naiz Mikel Laboa

Unai Iturriaga eta Harkaitz Cano gidoilariek eta Joseba Larratxe ‘Josevisky’ marrazkilariak arauari itzuri egin diote Mikel Laboa heterodoxoari dagokionez, komiki-liburuan. Bere kantuak irudi bilakatu dute eta kontutan hartu dituzte Laboaren katarsirako gaitasuna, garai baten kronika, soiltasunaren apologia, surrealismoa, hizkuntzak eta generoak gainditzeko zeukan sena.