LIBURUAK

El mundo que necesitamos

Liburu honetan, Donna Haraway biologoak eta filosofoak eta Marta Segarra Frantziako CNRSko Laboratoire d’Études de Genre et de Sexualité ikerketa-zuzendariak gizakiek lurrarekin eta bertako biztanle guztiekin duten harremana birplanteatu beharraz egindako elkarrizketa jasotzen da.


Bigarren sexua

Eskafandra bildumak Simone de Beauvoirren 'Bigarren sexua' saiakera ekarri du euskarara, Irene Arrarats Lizeagaren lan eskergari esker. Mugarri da liburua, pentsamenduaren eta feminismoaren giltzarri.


Ofendiditos

Lijtmaerrek liburu honetan botere politiko eta legegiletik datozen adierazpen-askatasunaren mehatxuak aztertzen ditu. Matxismoari, misoginiari eta arrazismoari modu eraginkorrago batean aurre egiten hasi zaionean, politikoki zuzenaren diktaduraren markoa sartu da indarrez eztabaida publikora.


Realismo capitalista

Fisher postfordismoan lanaren egoeraz mintzatzen zaigu, burokraziaz, kontrol sozialaren mekanismoez, heziketaren merkantilizazioaz eta patologia mentalen ugaltzeaz.


IKUSENTZUNEZKOAK

El salto

Benito Zambranok migratzaileen bidaiaren gordintasuna eta zailtasuna zintzoki islatzen dituen norabidea aurkezten du. Ikuspegi errealista eta apaingarririk gabekoa istorioa, pertsonaiak bultzatzen dituzten etsipena eta itxaropena azalduz. Zuzendariak migrazioaren konplexutasun emozionala eta migrazioa jasaten dutenen bizitzan dituen inpaktuak transmitituz.


Mrs. America

Telesail politikoa, botere-borroken eta borroka dialektikoen gainean eraikia eta historia aldatzeko gai diren iritzi-korronte bihurtzen diren narratibak nola idazten diren erakusten du. Nabarmentzekoa, protagonistek jaurtitzen dituzten mezuetatik harago, moral autoritarioaren gaitzespen hori ikusleari formaren bidez iristen zaio.


Negu hurbilak

2011. urtea da. Bere burua sasian gorde nahi du Jonek. hegoaldetik iparraldera pasatu zai dagoela, 2011ko ETAren armagabetzearen komunikatuaren berri iritsiko da irratiz. Ipar Euskal Herrirako bidean Zubietako herrirekin eta zubietarrekin egingo du topo. Itxaron, besterik ezin du egin Zubietan askatasun itxurako paisaien artean,  lainopean eta barruan bizi beharrean, leihotik, landa giroko herri txikiko eguneroko bizimodua nola pasatzen den ikusiz, egun eta gau luzeetan. Bakardadea ere zain.


D'argent et de sang

Frantziako karbonoaren gaineko zergaren iruzurra da istorioaren ardatza. Fabrice Arfik idatzitako izen bereko liburuan oinarrituta dago, ikerketa kazetariaren eleberri konplexua, hamabi ataleko telesail modura.


ARTEAK

Palestina

Komiki-kazetaritzaren ildoan aitzindaritzat jotzen da liburua: palestinarrek 1990eko urteetan bizi zuten egoera erretratatu zuen Joe Saccorenek eta orain, Julen Gabiriak komikia euskaratu eta Astiberri argitaletxeak plazaratu du.


Persepolis

Marjane Satrapi ilustratzaile irandarrak komikia honetan, Irango Iraultza islamikoa kontatzen du lehen pertsonan, garai hura bizi izan zuen haurraren begietatik, eta gero ere kontakizun autobiografikoarekin jarraitzen du, Europako ikasaldia, Iranera itzultzea eta abar deskribatuz.


Ni ez naiz Mikel Laboa

Unai Iturriaga eta Harkaitz Cano gidoilariek eta Joseba Larratxe ‘Josevisky’ marrazkilariak arauari itzuri egin diote Mikel Laboa heterodoxoari dagokionez, komiki-liburuan. Bere kantuak irudi bilakatu dute eta kontutan hartu dituzte Laboaren katarsirako gaitasuna, garai baten kronika, soiltasunaren apologia, surrealismoa, hizkuntzak eta generoak gainditzeko zeukan sena.


Hondamendia

Axut eta Artedrama antzerki konpainiek elkarlanean Zaldibarko zabortegiko artedrama sortu duten azken lana da. Pandemia, heriotza, drama, lana, luizia, mina, angustia, mugak, neurriak, grinak, maitasuna, sendia, inauteria. Harkaitz Canok eta Ximon Fuchsek elkarrekin idatzi dute testua eta Ander Lipus, Maite Larburu, Manex Fuchs, Ruth Guimera, Eneko Gil, Ane Sagüés eta Jon Ander Urresti. Dantzaria, irrati-esataria, Zaldibarko langileak, politikariak, enpresariak... gorpuztu dituzte antzeslana.