LIBURUAK

IZUrriA!

Slavoj Žižek filosofo esloveniarra zirtolari eta kementsu dator beste behin ere. Pan(dem)ic! zen jatorrizkoan, eta euskarazkoak gorde du izenburuko hitz-jokoa, izua izan baita pandemiarekin batera etorri denetako bat. Estilo arin eta bizian, koronabirusak bistan utzi digun munduaren analisi zorrotz bat egiten du saiakera labur honetan, eta, finean, galdera “sinple” bat: zer egin behar dugu orain, barbarismoa ezarri, ala komunismoa aldez edo moldez berrasmatu?


Baginen

Euskal Herriko historia emakumeen bitartez. Kutsu literarioko azterlana da, artxibo lan zorrotzari jarraitu diona. Dibulgaziozko lana izanik, tonu hotzagoa estilo narratiboagoarekin nahasten da, kronika lirikarekin, zer kontatzen den arabera, irakurketa atsegina eginez. Horrela, zenbait emakumeren bizitza ezagutarazte hutsetik harago, historia kolektibo bat eraikitzeko oinarriak jartzen dituzte, Euskal Herriko iruditeria zimenduetatik eraberritzeko asmoz.


Karanbola hirukoitza

Eneritz Artetxek proposatzen dituen hausnarketen artean, kantitatea berdintasun neurgailu gisa erabiltzearen arriskuaz ohartarazten digu. Izan ere, berdintasun egoera batera iristeko ez da nahikoa emakumeen sorkuntza kuota jakin batzuetara iristea. Badira beste elementu batzuk, sektoreak erabat barneratuak dituenak, eta emakumea bigarren maila batean jartzen dutenak.


Socialismo siglo XXI

Atilio Boron intelektual marxista argentinarrak kapitalismoaren gaindipena du aztergai liburu labur bezain mamitsu honetan. Egileak konstatatzen du mende eta erdiko esperientziari erreparatuta, kapitalismoaren baitan Latinoamerikak ez duela garapenerako aukerarik, azpigarapen ekonomikoa eta herrialde garatuen ekonomien zerbitzura aritzea dela kapitalismoak eskualdeari egiten dion eskaintza bakarra


IKUSENTZUNEZKOAK

El salto

Benito Zambranok migratzaileen bidaiaren gordintasuna eta zailtasuna zintzoki islatzen dituen norabidea aurkezten du. Ikuspegi errealista eta apaingarririk gabekoa istorioa, pertsonaiak bultzatzen dituzten etsipena eta itxaropena azalduz. Zuzendariak migrazioaren konplexutasun emozionala eta migrazioa jasaten dutenen bizitzan dituen inpaktuak transmitituz.


Mrs. America

Telesail politikoa, botere-borroken eta borroka dialektikoen gainean eraikia eta historia aldatzeko gai diren iritzi-korronte bihurtzen diren narratibak nola idazten diren erakusten du. Nabarmentzekoa, protagonistek jaurtitzen dituzten mezuetatik harago, moral autoritarioaren gaitzespen hori ikusleari formaren bidez iristen zaio.


Negu hurbilak

2011. urtea da. Bere burua sasian gorde nahi du Jonek. hegoaldetik iparraldera pasatu zai dagoela, 2011ko ETAren armagabetzearen komunikatuaren berri iritsiko da irratiz. Ipar Euskal Herrirako bidean Zubietako herrirekin eta zubietarrekin egingo du topo. Itxaron, besterik ezin du egin Zubietan askatasun itxurako paisaien artean,  lainopean eta barruan bizi beharrean, leihotik, landa giroko herri txikiko eguneroko bizimodua nola pasatzen den ikusiz, egun eta gau luzeetan. Bakardadea ere zain.


D'argent et de sang

Frantziako karbonoaren gaineko zergaren iruzurra da istorioaren ardatza. Fabrice Arfik idatzitako izen bereko liburuan oinarrituta dago, ikerketa kazetariaren eleberri konplexua, hamabi ataleko telesail modura.


ARTEAK

Palestina

Komiki-kazetaritzaren ildoan aitzindaritzat jotzen da liburua: palestinarrek 1990eko urteetan bizi zuten egoera erretratatu zuen Joe Saccorenek eta orain, Julen Gabiriak komikia euskaratu eta Astiberri argitaletxeak plazaratu du.


Persepolis

Marjane Satrapi ilustratzaile irandarrak komikia honetan, Irango Iraultza islamikoa kontatzen du lehen pertsonan, garai hura bizi izan zuen haurraren begietatik, eta gero ere kontakizun autobiografikoarekin jarraitzen du, Europako ikasaldia, Iranera itzultzea eta abar deskribatuz.


Ni ez naiz Mikel Laboa

Unai Iturriaga eta Harkaitz Cano gidoilariek eta Joseba Larratxe ‘Josevisky’ marrazkilariak arauari itzuri egin diote Mikel Laboa heterodoxoari dagokionez, komiki-liburuan. Bere kantuak irudi bilakatu dute eta kontutan hartu dituzte Laboaren katarsirako gaitasuna, garai baten kronika, soiltasunaren apologia, surrealismoa, hizkuntzak eta generoak gainditzeko zeukan sena.


Hondamendia

Axut eta Artedrama antzerki konpainiek elkarlanean Zaldibarko zabortegiko artedrama sortu duten azken lana da. Pandemia, heriotza, drama, lana, luizia, mina, angustia, mugak, neurriak, grinak, maitasuna, sendia, inauteria. Harkaitz Canok eta Ximon Fuchsek elkarrekin idatzi dute testua eta Ander Lipus, Maite Larburu, Manex Fuchs, Ruth Guimera, Eneko Gil, Ane Sagüés eta Jon Ander Urresti. Dantzaria, irrati-esataria, Zaldibarko langileak, politikariak, enpresariak... gorpuztu dituzte antzeslana.