Sarritan emakumeak izan dira ETAren laguntzaile ezkutuak eta lekukotasun gutxi dira gaiaz, ohiko klitxe arruntetik at. Baina nola kontatu gure herrian, hamarkadatan, ilunpetan xuxurlatutako istoriak? Salaberrik Laurendia protagonistaren esku utzi du misio delikatu horren ardura. Liburuan ez dira agertzen epopeia handirik, emazte hoien engainamenduaren arrazoiak eta militantzia nola bizi izan duten egunerokotasunean baizik.
Biografia honek aitortza kutsua du, eta, zehazki Jose Luis Elkororen bizitza kontatzen duen arren, Mari Karmen Aiastui eta beste ahots jaso ditu Mikel Zubimendi kazetariak. Elkoro, abertzalea, enpresaria, balioen eta memoria kondentsatuaren altxor kutxa bat da eta belaunaldi baten sinboloa.
“Calla y olvida” son las palabras que le dice la madre de Axun Lasa, hermana de Joxean Lasa, asesinado por los GAL, después de que ella ha sobrevivido a torturas tras su detención. La antropóloga aporta al relato sus apuntes feministas para complejizar los hechos y desvelar todas las violencias y acabar con ellas. Violencias, conflicto vasco y la escucha vulnerable como propuesta feminista .
Alonso aborda en este libro el genocidio olvidado de este pueblo indígena de Tierra de Fuego y la Patagonia, en el cono sur del continente americano. Aunque los selk'nam fueron diezmados, hubo supervivientes y sus descendientes luchan por el reconocimiento de su pasado y sus derechos legítimos.
Langile klasearekin lotutako biolentzia, alkoholismo, arrazakeria, gaztetako haurdunaldi, alferkeria, kriminalitate eta bestelako estereotipo negatiboak britainiar – eta Europar- ikus-entzunezko kulturan nonahi eta noiznahi aurki ditzakegu, dela albistegietako morboan dela umore saioetan
Izugarrizko karga emozional duen telesaila da, coming-of-age generoaz baliatuz komedia eta dramaren artean mugitzen baita une oro, eta ikusleari familia egoera guztiz lazgarria helaraztea lortzen du.
Lerro eta formen artean, eskuek elkar ukitu, ezagutu eta esperimentatzen dute. Esku batek indartsu, beldurti, urduri, lotsati, haserre edo pozik utz gaitzake. Eskuen artean eta elkar ukitzean sortzen diren sentsazioetan oinarritutako irudi eta soinu bilduma da.
Klase-desberdintasunaren eta botere-mekanismoen satira garratza. Fikziozko sail honek Hawaiiko hotel paradisiako batean dauden turista dirudunen opor ez hain lasaiak eta langileekin dituzten botere-harremanak erakusten dizkigu, sei ataletan.
Komiki-kazetaritzaren ildoan aitzindaritzat jotzen da liburua: palestinarrek 1990eko urteetan bizi zuten egoera erretratatu zuen Joe Saccorenek eta orain, Julen Gabiriak komikia euskaratu eta Astiberri argitaletxeak plazaratu du.
Marjane Satrapi ilustratzaile irandarrak komikia honetan, Irango Iraultza islamikoa kontatzen du lehen pertsonan, garai hura bizi izan zuen haurraren begietatik, eta gero ere kontakizun autobiografikoarekin jarraitzen du, Europako ikasaldia, Iranera itzultzea eta abar deskribatuz.
Unai Iturriaga eta Harkaitz Cano gidoilariek eta Joseba Larratxe ‘Josevisky’ marrazkilariak arauari itzuri egin diote Mikel Laboa heterodoxoari dagokionez, komiki-liburuan. Bere kantuak irudi bilakatu dute eta kontutan hartu dituzte Laboaren katarsirako gaitasuna, garai baten kronika, soiltasunaren apologia, surrealismoa, hizkuntzak eta generoak gainditzeko zeukan sena.
Axut eta Artedrama antzerki konpainiek elkarlanean Zaldibarko zabortegiko artedrama sortu duten azken lana da. Pandemia, heriotza, drama, lana, luizia, mina, angustia, mugak, neurriak, grinak, maitasuna, sendia, inauteria. Harkaitz Canok eta Ximon Fuchsek elkarrekin idatzi dute testua eta Ander Lipus, Maite Larburu, Manex Fuchs, Ruth Guimera, Eneko Gil, Ane Sagüés eta Jon Ander Urresti. Dantzaria, irrati-esataria, Zaldibarko langileak, politikariak, enpresariak... gorpuztu dituzte antzeslana.