GOMENDIOAK

Erria

Muga deitzen den pausoa

2019-04-01

Maider Oleaga, 2019


Elbira Zipitria Irastortza (Zumaia, 1902-1982), besteak beste, ikastolen sortzaileetarikoa eta emakumeen bazterketaren kontrako borrokalaria izan zen. Abertzale sutsua eta eragilea, Emakume Abertzale Batzako kidea izan zen, frankismo garai gogorretan ausardiaz jokatu zuena. Mutiko eta nesken berdintasunaren alde egin zuen. Jeltzalea, ekintzailea, ausarta, garairako “ez-normala”, emakume asko pertsona bakarrean izan zen.

Maider Oleagak ahazturiko figura hau ekartzen digu zinemara, Euskal Herriko memoria kolektiboan txertatu asmoz. Zipitriaren bizitzan eta idatzietan arakatuz, bera ezagutu zutenak elkarrizketatuz, osatu du filma. Hasieran crowfounding bidez, ondoren hainbaten parte hartzea eta lankidetzarekin.