GOMENDIOAK

Erria

Askatu edo moztu

2021-12-16

Nora Salbotx.Txalaparta eta Iratzar Fundazioa. Iparrorratza bilduma. 2021

Bidasoaren bi aldeetara, hezkuntza, gurea, egundaino ez zaigu emana etorri. Bi Estaturen interesen zerbitzura eraikitako sistemen gainetik, herri honen behar eta nahiei erantzunez egin dugun eta egiten gabiltzan prozesua da euskal hezkuntza. Hori dela eta, euskal hezkuntzagintzaz hitz egiten da liburu honetan; bizirauteko behar gorrian sortu, bulkada komunitarioan hazi eta gaur egunean mehatxu eta erronka berriei aurrez aurre begiratu beharko diena. Euskal hezkuntza sistema publiko-komunitario euskaldun, feminista, demokratiko eta aske baten korapiloa dekolonitateetan askatzea dagokigu, kanpo, barne zein gure baitakoetan. Askatzea diogu...edo moztea!

IPARRORRATZA bildumak150 orrialdeko, bi liburu argitaratzen ditu, urtean, poltsiko edizioan, pentsamendu kritiko-politikoarekin zerikusia duten gaiekin; gaurkotasuneko gaiei buruzko beste ikuspegi batzuk ezagutu nahi dituzten irakurleei zuzenduta.